Autonomoak

Minbizia edo gaixotasun larria duten adin txikikoen zaintzarako prestazioa

Orrialdearen edukia

Egoera: adin txikiko baten zaintzaileak, zuzenean, modu jarraian eta etengabean haurra artatzeko lanaldia murrizten duenean (% 50era edo gehiago, betiere), diru-sarrera txikiagotzen zaiola ikusten du. Halako kasuetan laguntzea du xede prestazio honek.

Eskaera

Izapideetarako jarraibideak emango dizkizugu, FREMAPen duzun kudeatzaile pertsonalaren bitartez. Jarri harremanetan FREMAPekin

Onuradun, hauek izan daitezke: gurasoetako edozein, adopzio-hartzailea, adoptatu aurreko familia-harrerako gurasoa edo behin betiko adoptatzailea. Hona hemen laguntza eskuratzeko jarraitu behar dituzten urratsak:

  • Txosten bat aurkeztu, Osasun Zerbitzu Publikoarena edo dagokion Autonomia Erkidegoaren osasun arloko administrazio-organoarena, gaixoa ospitaleko egonaldi luze baten edo gaixotasunaren aurkako tratamendu jarraituaren beharrean dagoela egiaztatzeko.
  • Mutuan edo dagokion Entitate kudeatzailean onuradunaren eskabidea aurkeztu, bidezko diren inprimakiak bete eta beharrezko diren dokumentuak aurkeztu ondoren.

Prestazioa lor dezazun

FREMAPeko kudeatzaile pertsonalarekin harremanetan jarri baino lehen, hona hemen bete behar dituzun inprimakiak . Horiek dira aurkeztu beharko dituzunak, prestazioa lortzeko.

Minbiziak edo beste gaixotasun larri batek erasandako Adin txikikoen zainketarako diru-prestazioa: Gehiago jakin

Honi buruzko informazio gehigarria dugu: FREMAPek ematen duen estaldura minbizia edo beste gaixotasun larri bat duten adin txikikoak zaindu beharreko kasuetarako.