Autonomoak

Prestazio bereziak

Orrialdearen edukia

Zer dira Prestazio Bereziak?

Lan-istripu edo gaixotasun profesional baten ondorioz, beharrizan ekonomikoak dituzten pertsonei ematen zaizkien laguntzak dira, gertakizun boluntario hau estaltzen dutenean.

Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak ontzat emandako aurrekontuaren bidez finantzatzen dira, Mutualitateak sortutako Gizarte Laguntzaren Erreserbaren pentzura.

Nork eska dezake diru-laguntza hori?

Gure enpresa mutualisten langile guztiek eta bere kontura ari diren langileek, baldin eta Lan-istripu bat jasan badute edo Laneko gaixotasuna badaukate, eta horren eraginez egoera ekonomiko larrian badaude: diru-sarrerak txikiagotu zaizkielako, edo Gizarte Segurantzak estaltzen ez dituen gastu bereziei aurre egin behar dietelako.

Langilearen edo autonomoaren heriotza gertatzekotan, bere kargu dauden senideek eskatu ahal izango dute.

Horiez gain, ondoko hauek ere eskaera aurkeztu ahal izango dute:

  • FREMAPeko gizarte-langileek.
  • Istripua izan duen edo Laneko gaixotasuna duen langilearen enpresa mutualistaren gizarte-langileek.
  • Istripua izan duen edo Laneko gaixotasuna duen langilearen enpresa mutualistaren langileen ordezkariek.
  • FREMAPi elkartutako enpresak berak.

Zein prestazio mota eskatu daiteke?

  • AUTOENPLEGUA
    • Makinak erosteko laguntzak
    • Negozioa abian jartzeko laguntzak
  • AUTONOMOAK
    • Aldi baterako Ezintasun egoeran dauden langile autonomoentzako laguntzak
  • LAGUNTZA TEKNIKOAK
    • Autonomia eta mobilizazioa errazteko Laguntza Produktuak
  • PREMIA BEHARRAK
    • Premia egoeran dauden Aldi baterako Ezintasun eta Ezintasun Iraunkorrean dauden langileentzako laguntzak
    • Tratamendu medikoa duten pentsiodunentzako laguntzak
    • Prestazioa jasotzeko eskubiderik gabeko baja medikoan dauden gaixoentzako laguntzak
    • Istripua izandako senitartekoa zaintzearen ondorioz, galdutako diru-sarrerak konpentsatzeko laguntzak.
  • HERIOTZA
    • Ehorzketaren gastuak
    • Umezurtzak, gurasoak eta beste senitartekoei zuzenduriko gabezia egoerarengatiko laguntzak
    • Umezurtzen prestakuntzarako bekak eta laguntzak
  • PRESTAKUNTZA MAJADAHONDAKO LANBIDE BERREGOKITZAPEN ZENTROAN
    • Prestakuntza bekak
    • Bizilekua
    • Joan-etorriak
    • Berregokitzapen Profesionaleko ikastaroak
    • Lanerako Orientabideko ikastaroak
    • Laneko praktikak
    • Ekintzaileen ikastaroak
  • KANPO PRESTAKUNTZA
    • Estatuaren Administrazioak edo Autonomia Erkidegoak homologatutako ikastaroak
    • Homologatu gabeko edo eskolan egon beharrik gabeko ikastaroak
    • Langile minusbaliatuen autonomia sustatzeko jarduerak
  • OSPITALERATZEAK EDO TRATAMENDUAK ERAGINDAKO OHIZ KANPOKO GASTUAK
    • Laguntzaile/zaindariaren mantenu eta lekualdatzeen dietak
    • Etxez-etxeko laguntzak
    • Minusbaliatu Handien aldi baterako egonaldiak
    • Ez ohiko/Osagarrizko tratamenduak
  • PROTESIA
    • Protesi Oftalmologikoak
    • Betaurrekoak berritzea
    • Hortzetako protesia
    • Hortzetako protesia berritzea
    • Entzumenezko protesiak/audifonoak
    • Gizarte Segurantzak estaltzen ez dituen beste protesiak
  • EZINTASUN IRAUNKORRA DUTEN ONURADUNENTZAKO IBILGAILUAK
    • Ibilgailua D.G.T. arabera egokitzea
    • Ibilgailu egokitua erostea
    • Gidabaimena berritzea
  • MINUSBALIOTASUNA DUTEN ONURADUNENTZAKO ETXEBIZITZAK
    • Etxebizitza egokitzea
    • Etxebizitza erostea
    • Etxebizitza alokatzea
  • HAINBAT
    • Haurrentzako arreta
    • PC Ekipoak erosteko/egokitzeko laguntzak
    • Zaindarien prestakuntza
    • Senitartekoei zuzendutako arreta psikologiko eta sozial espezializatua

Zein baldintza behar da?

Kontsultatu kontzeptu bakoitzaren baldintzak hurrengo katalogoan.

Nola lortu laguntza horiek?

Eskaera Prestazio Berezien Batzordearen aurrera eraman beharko da. Batzorde hau FREMAPi elkartutako enpresaburuen bost ordezkarik eta FREMAPi elkartutako enpresetako langileen bost ordezkarik osatuta dago, sindikatuek hautatuta. Batzordeak eskaera bakoitza aztertuko du, eta kasuan kasuko ebazpena emango du.

Eskaera guztiak FREMAPen Prestazio Berezien Batzordera bidaliko dira, erakundearen egoitzara:

Carretera de Pozuelo, 61
28222 Majadahonda (Madril)

​​​​​