Ezagutu gaitzazu

Ezagutu gaitzazu

Orrialdearen edukia

FREMAPen 3.900 pertsona baino gehiagok egiten dugu lan 4 milioi langile baino gehiagoren ongizaterako.

Lan-arriskuen prebentzioa, osasun-laguntza, errehabilitazioa, birlaneratzea eta zerbait gehiago eskaintzen duen Gizarte Segurantzaren Lan-Istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutua kolaboratzaile bat gara.

FREMAPen arriskuak eta istripuak gure kideen proiektu indibidualak eta kolektiboak garatzeko oztopo izan ez daitezen laguntzen dugulako pozik sentitzen gara.

Mutua bezala gaur Espainiako lan zentro sare handiena dugu, 200 zentro baino gehiago ditugu eta ia gehienak asistentzia-zentroak dira. 4 ospitale propio, 2 intermutual eta lau gehiago kirurgiak ospitaleratze aldi motz bat behar duen kasuetarako.

Gaztelerazko "más vale prevenir que curar", hau da, hobe da prebenitzea gero sendatzea baino, ez da esaera bat bakarrik, guretzat garrantzitsuena lan-istripua saihestea da. Hori da gure abiapuntua eta gure kideen prebentzioan eta prestakuntzan ahalegin handia egiten dugu: enpresak eta langile autonomoak.

Istripu bakoitzerako hizketakide bakar bat esleitzen dugu, edozein kasu zehatzerako izapideak arintzen dituen kudeatzaile bat, pertsona bakoitzarentzat.

Batera lan egiten dugu enpresaren osasunean laguntzeko: Komunean dugun xedea. ​​