Ezagutu gaitzazu

Lan-istripuak

Orrialdearen edukia

Lan-istriputzat hartzen da langileak besteren kontura egiten duen lanean edo lanaren ondorioz izandako zeinahi gorputz-kalte. Langile autonomoa bada, bere kontura lan egitean edo lanaren ondorioz zuzenean eta berehala jasandako gorputz-kalte oro izango da lan-istripua; betiere, Araudi Berezian izena emanda duen jarduerari dagokion lanaren ondorioa izan bada.

Hona hemen Lan-istripuei dagozkien prestazioak:

Osasun-laguntza

  • Izandako gorputz-kalte eta gaitzen tratamendu mediko eta kirurgikoa, errehabilitazioa, tratamendu farmakologikoa, eta, oro har, istripua izan duenari arreta egin dioten medikuek beharrezkotzat jotzen dituzten proba diagnostiko eta terapeutiko guztiak.
  • Protesi eta aparatu ortopedikoak (materiala berritu behar dutenean ere), ezinduentzako ibilgailuak (gurpil-aulkiak, eta abar).
  • Kirurgia plastikoa eta zuzentzailea istripuaren ondoriozko deformazio edo mutilazioak tratatzeko, itxura fisikoa nabarmen aldatu badiote edo lan egiteko gorputz-atalen funtzionaltasuna murrizten badiote.
  • Beharrezko den errehabilitazio-tratamendua, langilea guztiz senda dadin lortzeko, eta lanerako gai eta prest ahal den azkarren egon dadin
  • Asistentzia jasotzeko egindako joan-etorrien gastuak, garraiobide ohikoak erabiliz edo baimendutako bitarteko ezohikoak erabiliz egin badira.

Diru-prestazioak

FREMAPek istripua edo gaixotasuna gertatzerakoan aurrera eramango dituen prestazioak, Gizarte Segurantzaren legearen testu bateginean araututa datoz, urriaren 30eko (B.O.E) Errege Dekret Legislatiboak ontzat eman duena. 15/10/31), eta bat datorren araudia:

  • Aldi baterako ezintasuna.-%75 oinarri erregulatzailetik.
  • Lesio iraunkor ez inbalidatzaileak.- Orokorreko zenbatekoa, baremoaren arabera.
  • Ezintasun iraunkor partziala.- Oinarri erregulatzailearen 24 hileko ordainketa.
  • Erabateko ezintasun iraunkorra- oinarri erregulatzailearen %55eko pentsioaren baliokidea gehi %20 55 urte baino nagusiagoak direnentzat eta erabakitako legezko baldintza batzuk betetzen dituztenentzat.
  • Erabateko ezintasun iraunkorra.- Oinarri erregulatzailearen baliokidea den %100.
  • Baliaezintasun handia.- Oinarri erregulatzailearen baliokidea den %-u-100, gehi kotizazioaren oinarri minimoari dagokion %45 eta langileak kotizatu duen azken oinarriaren %30.
  • Heriotzagatik deribatutako prestazioa:
    • Heriotzagatiko laguntza.- 46,04 €.
    • Alarguntza.-%52ko pentsioa eta oinarri erregulatzailearen sei hiletako kalte-ordaina.
    • Zurztasuna.- %20ko pentsioa eta oinarri erregulatzailearen hile bateko kalte-ordaina.
    • Senideen aldeko prestazioak.- pentsioak, aldi baterakoak dirulaguntzak eta kalte-ordainak, bizikidetzako eta hildakoaren kontuz izandako bizipenak zenbait egoeratan.
  • Gastu farmazeutikoen ordaineketa.
  • Ospitaleko gastuen ordainketa edo larrialdi kasuetan bere zerbitzuak erabili diren fakultatiboen ordaineketa.
  • FREMAPen zerbitzu medikuetara joateagatik joan-etorrien gastuen ordainketa.

Prestazio bereziak

FREMAPEko Prestazio Berezien Batzordeak izaera onuragarria duten laguntza ekonomikoak eman ditzake, beharrizanezko egoerak daudenean, lan-istripu eta gaixotasun profesionalaren ondorioz.

Gure enpresa mutualisten langileek, edo Lan-Istripu edo gaixotasun profesionalaren estaldura profesionala duten langile autonomoek, eta beharrizan ekonomikoa eragin dien istripu bat pairatu dutenak eska dezakete, diru-sarreren gutxitze edo Gizarte Segurantzak estali ez dituen gastu bereziengatik.

Langilearen edo autonomoaren heriotza gertatzekotan, bere kargu dauden senideek eskatu ahal izango dute.

​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​