Ezagutu gaitzazu

Prestakuntza FREMAPen

Orrialdearen edukia

Enpresako kulturaren agiriaren 18. puntuan zehaztutakoari jarraituz, FREMAPen dugun konpromisorik handienetarikoa gure langileen prestakuntza eta garapena da; horren bitartez, lana egiteko behar dituzten eskumen eta gaitasunak eskuratzen dituztela eta arlo profesionalean garatzen direla bermatzen baitugu.

FREMAP Campusa

Horregatik, FREMAPen ezinbestekotzat jotzen dugu enpresa barneko prestatzaileak gure artean izatea, bideratutako trebakuntzaren eraginkortasuna ziurtatu ahal izateko.

2010eko azken hiruhilekoan prestakuntza kudeatzeko plataforma bat abiatu genuen: FREMAP Campusa. Ekimen horri esker, enpresa barruko prestakuntza planak modu eraginkorrean eta erakargarrian (batez ere, langileentzat) kudeatu ahal izan ditugu.

FREMAPen prestakuntza ezaugarriak

  • Etengabeko Prestakuntza, AENORen ikuskaritza pean garatutako FREMAP - 40 Kalitatearen prozeduraren arabera:
  • Urtero, trebakuntza premien azterketa, eta langile bakoitzaren prestakuntza plana osatzea
  • Emandako prestakuntzaren kalitatearen ebaluazioa

Prestakuntza FREMAPen

FREMAPeko prestakuntza zenbakitan (2011ko ariketa)

  • 9.960 laguntza prestakuntza jardueretarako.
  • 98.000 ordu baino gehiago prestakuntzari eskainiak.
  • Urtean 24 prestakuntza ordu langileko batezbeste