Ezagutu gaitzazu

Ingurumen-kudeaketa

Orrialdearen edukia
Zuhaitzaren eguna

Naturarekiko errespetua, FREMAPen enpresa-kulturaren printzipioetako bat da eta araudia betetzean eta bere ingurumen-kudeaketaren etengabeko hobekuntzan islatzen da.

Printzipio horri eutsita, FREMAPen zuzendaritza nagusiak enpresaren Ingurumen-politika garatu eta finkatu du. Politika hori, hain zuzen ere, ingurumena babesteko asmoarekin enpresak bideratzen dituen jarduerak arautzen dituzten ildo nagusiek eta helburu orokorrek osatzen dute.

  • FREMAP konprometitua dago indarrean dagoen araudia betetzeko -eta aurrerantzean aplikagarria izango dena ere-, hartara ingurumenarekiko jarduerak etengabe hobetzen lagunduko dion ingurumen-kudeaketa sistema bat finkatzeko.
  • FREMAPek konpromiso sendoa hartzen du bere gain kutsadura prebenitzeko, hondakinak murrizteko ahalegin progresiboak egiteko -ahal duen neurrian-, natura- eta energia-baliabideak zentzuz erabiltzeko, eta ingurumena zaintzen duten produktuak erabiltzeko
  • FREMAP konprometitua dago langileak ohartaraztearekin eta haiengandik arazoarekiko sentsibilitate handiagoa lortzearekin, arduraz jokaturik eta gaiaren larritasunaz oharturik, ingurunea babestearen alde egin dezaten
  • FREMAP konprometitua dago ingurumenari buruzko hartu-emanerako bideak zabaltzearekin, enpresatik kanpo eta barruan ere. Hori guztia, noski, gardentasunez, agintaritzekin lankidetzan, eta alderdi interesdunen eta jendearen artean eztabaida irekia sustatuz. Hain zuzen, politika hori jendearen esku egotea nahi baitu FREMAPek

Konpromiso horren barruan kokatzen du FREMAPek, beraz, bere Ingurumen-politika. Ingurumen-kudeaketarako Eskuliburutik abiatuta, politika horretara ingurumenarekiko jardun iraunkorraren oinarrizko hatsarreak bildu dira. Betiere, zerbitzuaren eraginkortasuna ingurumenaren babesarekin bateragarri eginez, kutsadura saihestuz, hondakin gutxiago sortzeko moduei eutsiz, baliabide naturalak eta energia zentzuz erabiliz, eta ingurumena babesten duten produktuak baliatuz.

AENORen Ingurumen-kudeaketarako ziurtagiria

Konpromiso horiek bete eta aurrera eramateko asmoz, Ingurumen-kudeaketa sistema bat garatu eta ezarri dugu, UNE-EN ISO 14001:2004 arauarekin bat datorrena, eta AENORek (Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkarteak) ziurtatu duena.

Ziurtagiriak jarduera guztiak eta FREMAPen zentro guztietara iristen da (administratiboak, anbulatorioak eta ospitalekoak) lurralde nazional guztian.

UNE-EN ISO 14001:2004 Arauak ingurumen-kudeaketa sistema baten baldintzak zehazten ditu erakundeei ingurumen politika bat garatzeko, politikako konpromisoak lortzeko helburuak eta prozesuak ezartzeko, errendimendua hobetzeko beharrezko jarduerak egiteko eta nazioarteko arauek dituzten baldintzekin sistemak duen adostuna erakusteko aukera ematen du.

FREMAPen Ingurumen-kudeaketa sistemak oinarri dituen dokumentuak hauexek dira: Ingurumen-kudeaketarako Eskuliburua, Ingurumen arloko hamar prozedura berariazko, hogeita hamar Instrukzio Tekniko, eta, azkenik, Kalitatearen kudeaketa sistemak ere batzen dituen hamar prozedura. Horrekin guztiarekin osatu du FREMAPek Kalitate- eta Ingurumen-kudeaketa integratuko sistema.

FREMAPen ingurumen alderdi guztiak hauen garrantzia zehazten duten irizpide objetibagarri baten arabera identifikatzen eta ebaluatzen dira.

FREMAPen Ingurumen-kudeaketarako programak erakunde osoak aintzat hartu behar dituen helburuak zehazten ditu, ingurumenari dagokionez. Programaren bitartez bermatuko du FREMAPek Ingurumen-politikan hartutako konpromisoa betetzen duela, baita zentro orotan aldian-aldian eginiko jarraipenaren bitartez ere.

Garapen iraunkorrarekin konpromisoa

FREMAPek bere atxikimendua azaldu dio Nazio Batuen Mundu Itunari. Horren haritik, ingurumenarekiko konpromiso hirukoitza hartu du bere gain:

  • Ingurumenaren arazoei arreta egiteko irizpidea ezartzea
  • Ingurumenarekiko arduraz jokatzea sustatzeko ekimenetan parte hartzea
  • Ingurumenari kalte egiten ez dioten teknologien garapena eta erabilera bultzatzea

FREMAPen ingurumen politika errespetu eta Ingurumenaren garapenean datza eta ondorengo ekimenak hartzen ditu barne:

  • Ingurumen alderdien ebaluazioa eta kontrola
  • Adierazle eta Ingurumen helburuen ezarpena eta jarraipena
  • Ingurumenaren prestakuntza eta sentsibilizazioa
  • Kontrataziorako ingurumen eta eraginkortasun energetikoaren irizpideak
  • Ingurumen komunikazioaren kanalak
  • Eraginkortasun energetikoaren jarduera teknikoak
  • Ingurumen jardunbide egokiak:
    • FSC ziurtagiria paper arduradunean
    • Ingurumenarekin arduratsuak diren erosketak
    • Sortutako, osasuntzu, arriskutsu eta etxeko hondakin guztien bereizketa eta kudeaketa
    • Ambilamp enpresarekin hitzarmena lanparen, fluoreszenteen eta argien kudeaketarako
    • Ecopilas enpresarekin hitzarmena pilen eta baterien kudeaketarako