Ezagutu gaitzazu

Ibilbide historikoa

Orrialdearen edukia

1933an, Espainiako Landa-Finkeen Jabeen Elkarteak ESPAINIAKO LANDA-FINKEN JABEEN ELKARTEAREN ASEGURU-MUTUALITATEA eratu zuen. Urte horretan bertan, izena aldatu zuen: NEKAZARITZAKO ASEGURUEN MUTUA MAPFRE

MAPFRE , bere hastapenetan, lan-istripuen arriskuak aseguratzeaz arduratzen zen. Gerora, berriz, aseguru mota gehiago hartu zuen bere gain, eta izena beste behin aldatu zuen: MAPFRE Aseguru-mutualitatea.

Ibilbide historikoa

1966ko Gizarte Segurantzaren Onarri-legearen ondorioz, 1967ko uztailaren 6an, Lan Ministerioak Lan-Istripuetarako Ugazaben Mutualitateen (gaur egungo Gizarte Segurantzaren Lan-istripu eta Laneko Gaixotasunen Mutuen baliokidea) lankidetza arautzen duen erregelamendua onetsi zuen, Gizarte Segurantzaren kudeaketaren barruan.

Erakunde hauen definizioak, berariaz, bere jarduera gaixotasun profesional eta lan-istripuen arriskuen kudeaketara mugatzen zuen.

1968ko apirilaren 23an Lan Ministerioak MAPFRERi lurralde nazional osoko kudeaketan elkarlanean jarraitzeko baimena eman zion, baina egungo xedapenetara moldatuz.

Horrela, urte horretan bertan, MAPFRE Aseguru-mutualitateak, Ezohiko Batzar Nagusian, ontzat eman zuen MAPFRE Lan-istripuen Mutualitatea bereizi eta juridikoki independentea izango zen erakundea osatzeko erabakia. Era berean, MAPFRE Aseguru-Mutualitatearen izen berarekin, seguru pribatuaren arloan lan egiten jarraitzea erabaki zuen.

1990ean, berriz izena aldatu, eta lehengo Mutuak "Gizarte Segurantzaren Lan-istripu eta Laneko Gaixotasunen Mutua" bilakatu ziren. 1992ko urtarrilaren 1etik, Batzar Nagusiak erabakita eta Lan Istripuen Mutualitateak eta beste enpresak izendatzeko eran nahasterik egon ez dadila Administrazioaren nahiari jarraiki, ontzat eman da FREMAPeko gaur egungo izendapena, alegia: Gizarte Segurantzaren 61 zenbakidun Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutualitatea.

1995eko abenduan Lan-Istripuen Mutuen kolaboraketaren araudi berria onetsi zen. Araudi honek aukera berri bat aurkezten zuen mutuentzat: gaixotasun arruntak edo lanez kanpoko istripuek eragindako aldi baterako ezintasunagatiko diru-prestazioak ordaintzea.

1997. urtean, Kanpoko Prebentzio Zerbitzuaren gisako lana FREMAPen prebentzio jarduera tradizionalaren barruan sartu zen, 2006. urtera arte. Orduan, "Sociedad de Prevención de FREMAP, S.L." elkartea eratu zen, aipatutako zerbitua eskaintzen hasiko zela. 2014. urtean izena aldatu zuen: "PREMAP Seguridad y Salud, S.L.U."

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatu zuen abenduaren 26ko 35/2014 Legeak, Gizarte Segurantzaren Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutualitateen araubide juridikoari dagokionez, ezarri zuen Mutualitateek 2015eko martxoaren 31ra arteko epea edukiko dutela mutualitateek eratutako prebentzioko merkataritzako elkarteetan duten partaidetzaren %100 saltzeko. Aipatutako obligazioa betetzeko, FREMAPek, 2015. urtean, saldu dizkio "PREMAP Seguridad y Salud S.L.U." elkartean zuen Mutualitatearen Ondare Historikoko partaidetza guztiak "IDC Salud" elkarteari.

Kuoten, elkartutako enpresen eta langile babestuen kopuruagatik, Lan-Istripuen Mutuen artean lehenengo postuan dago.

Enpresek, arrisku horiek doan babesteko, FREMAP aukeratzeko askatasun osoa dute.