Enpresak

Absentismoaren kudeaketa

Orrialdearen edukia

Ekonomia baten epe luzerako hazkundearen aurreikuspenak produktibitatearen bilakaeraren araberakoak izan ohi dira. Produktibitatearen garrantzia merkatuen arteko integrazioa areagotu ahala handitzen da.

Horregatik, gaur egun Espainiako enpresek dituzten helburu behinekoenen artean, laneko absentismoa gutxitzea dago.

FREMAPek ABSENTISMOA KUDEATZEKO EREMUA delakoa martxan jarri du, elkartutako enpresekin batera eratutako programa bat garatu ahal izateko, ondoko bi ildo nagusien inguruan:

Enpresaren egoeraren diagnostikoa egitea

  • Horretarako, FREMAPek absentismoaren gaineko txostenak jarriko ditu enpresaren eskura; bai mediku arrazoiengatiko absentismoaren ikuspegi orokorra izan dezan, bai dagokion sektorearen barne lehiakideekin bere burua alderatu dezan (txostenak Autonomia Erkidegoen araberako banaketa eginez eta hainbat aldagai kontuan hartuta osatuko dira).
  • FREMAPek ematen dizkion absentismoari buruzko txostenen bidez, enpresak gertagarri arruntek eta profesionalek eragindako bajen zuzeneko kostuak kalkulatu ahalko ditu.

Enpresari konponbideak proposatzea

  • Konponbideak kasuan kasuko enpresaren nolakotasunari erreparatuta diseinatuko dira, FREMAPen diziplina anitzeko lantaldearen eta enpresako ordezkarien artean xehetasun oro aztertu eta adostu ondoren.
  • Enpresei zuzendutako konponbideak, absentismoa langileen jarrerari berari lotutako eta lan mailako faktoreak, faktore sozialak eta Segurtasun sistemaren beraren faktoreak esku hartzen duten fenomeno bat dela ulertuta.

FREMAPeko langileakFinean, absentismoaren erabateko kudeaketa egiteko konponbideak izango dira. Betiere, aplikagarria den erregelamenduan jasotakoari jarraiki -Lan-istripu eta Laneko gaixotasunen Mutuen kudeaketan laguntzeko ED 1993/1995, abenduaren 7koan pdf formatuanEsteka hau leiho berri batean irekiko da-, Mutuaren ekintzak mediku arrazoiengatiko absentismoari dagozkiola bakarrik aintzat hartuta.

PDF dokumentuen inguruko informazioa: PDF artxiboak zuzenki ikusi ahal izateko beharrezko ada programa instalatuta izatea Acrobat Reader Esteka hau leiho berri batean irekiko da Adoberena.