Enpresak

Berregokitzapen Profesionala

Orrialdearen edukia

Zer da Berregokitze profesionala?

Istripua izan duten edo laneko gaixotasuna duten langileei orientazioa eta eurei egokitutako Lanbide Heziketa eskaintzen dien programa bat da. Egitasmo horren bitartez, istripu edo gaixotasunaren kaltea murrizten da eta langileen laneratzea sustatzen da.

Nola sartu?

Erreferentziazko gizarte-langilearengana jo eta horri buruzko informazioa eskatu.

Ikastaroetako ikaslegai bakoitzari balorazioa egin ondoren, horren araberako lanbide orientazioa emango zaio Majadahondako Ospitalean.

Nork eska dezake prestazio hori?

FREMAPen enpresa mutualisten langileak edo bere kontura ari diren elkartutako autonomoak, Lan-istripua jasan badute edo Laneko gaixotasunen bat badaukate.

Non egin daiteke Berregokitze profesionala?

MAJADAHONDAKO OSPITALEA

Berregokitze Profesionalerako Zerbitzua

Carretera de Pozuelo, 61

28222 MAJADAHONDA (Madril)

Telefonoak: 91 626 55 00 / 91 626 57 65

Faxa: 91 626 59 36

Eskuragarri dauden ikastaroak

  • TELEFONOZKO ARRETA
  • KALITATE INDUSTRIALA
  • ALUMINIO AROZGINTZA
  • KONTABILITATEA. SAP-ERP
  • DISEINU GRAFIKOA
  • EBANISTERIA
  • ELEKTRIZITATE INDUSTRIALA
  • LORADENDA
  • KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA
  • LOREZAINTZA
  • AUTOAREN MEKANIKA AZKARRA
  • ALTZARIEN ZAHARBERRITZEA
  • SOLDADURA
  • ZAPATAGINTZA
  • PRESTAKUNTZA OSAGARRIA: Matematikak, marrazkia, geometria, hizkuntza eta ortografia.

Gure ikasleen % 75ek lehen lanpostu bat aurkitzen dute!!

Berregokitze profesionalerako ikastaroa 

​​