Enpresak

Ekintzaileak

Orrialdearen edukia

Ekintzaile izaten lagundu nahi dizugu. Ekintzaileen Lege berriak enpresak sortzeko aukerak eskaintzen ditu

Ekintzaileen Legea

Nobedadeak, Irailaren 27ko 14/2013 legea, ekintzaileei laguntzekoa eta nazioartekotzekoa Esteka hau leiho berri batean irekiko da.

  • Ekintzaileei ekiten laguntzea; ekintzaile izaten irakasteko hezkuntza-jarduerak.
  • Ekintzaileen erantzukizuna mugatzea, enpresa ondorioetarako duten erantzukizuna mugatzeko. Erantzukizun Mugatuko Ekintzailea.
  • Ondoz ondoko eraketa-sistema duten sozietate mugatuak arautzea.
  • Jarduera ekintzaileak sustatzea; ekintzaileei arreta egiteko guneak, eraketa eta tramiteak erraztea.
  • Zerga-arloan eta gizarte segurantzaren arloan laguntzea.
  • Ekintzaileei finantzaketa lortzen laguntzea.
  • Administrazio-kargak arintzea eta ekintzaileei kontratazio publikorako bidea erraztea.
  • Espainiako ekonomian barneratzea sustatzeko neurriak.

Enpresak sortzeko pizgarrien diru-laguntzen bilatzaileak.

Kontsultatu Administrazio Zentralak, Autonomikoak, Tokikoak eta Erakunde Publikoek deitutako laguntzak eta pizgarriak, bai eta Europako Erakundeek argitaratutakoak ere.

Ekintzaile izaten laguntzen dizugu

Enpresa bat abian jartzea beti da erronka handia. Horregatik, zure enpresa lehenengo egunetik emankorragoa izan dadin, babesa emango dizugu eta gure Kudeaketa Sistema eskura jarriko dizugu:

Produktibitatea hobetzea, absentismoa kudeatuz

Lagundu egin nahi dizugu. Absentismoa kudeatzen adituak gara.

Zure enpresaren absentismoaren datuak hartu, eta horiekin, mediku arrazoiengatiko absentismoari eta horren kostuari buruzko txostenak prestatzen dizkizugu. Aldi berean, zure enpresaren datuak sektorearen gainerako kideenekin erkatu eta aztertu egiten ditugu. Azterketa horretatik abiatuta, erreferentziazko balio kuantitatiboak ezartzen ditugu, zure enpresako absentismoaren datuak hobetzera begira. Horrek guztiak, helburu bera aurrean izanik elkarlanean aritzera ez ezik, absentismoak dakarkizun kostua murriztera ere eramango gaitu.

Gauzak errazten dizkizugu

FREMAPen badago beti zutaz arduratuko den norbait: zure kudeatzaile pertsonala.

  • Ospitaleetako arreta
  • Laguntzaren sarea propioa
  • FREMAP Laguntza
  • Berregokitzapen Profesionala
  • Gizarte-laguntza
  • Psikologia
  • Prebentzioa
  • Ikastaroak
  • Botikinak
  • A. Sanitario Anbulatorioa
  • Absentismoaren kudeaketa

Osasunaren kudeaketa

FREMAPen zure osasuna babesteko egiten dugu lan. Gure xedea lan-istripuak aurreikustea eta horiek eragiten dituzten kalteak sendatzea da. Profesional bikainak ditugu, trebakuntza mailaren aldetik, eta Mutuan aseguratuta dauden langile guztien ongizatea bermatzen dute.

Giza baliabideak: FREMAPen oinarrian baliabide-sorta zabala dago: 200 zentro baino gehiagorekin, estatuko asistentzia-sarerik handiena du; besteak beste, lau ospitale (Majadahonda, Sevilla, Bartzelona eta Vigo), eguneko lau ospitale (Valladolid, Jerez de la Frontera, Malaga eta Zaragoza), eta bi zentro intermutual, Valentzian eta Bilbon.

Baliabide teknologikoak: tratamendu eta proba mediko aurreratuenak egiten ditugu; betiere, helburu honekin: zure osasuna hobetzea.

Gure enpresa mutualisten langile guztiek eta bere kontura ari diren langileek, baldin eta Lan-istripu bat jasan badute edo Gaixotasun profesionala badaukate eta horren eraginez egoera ekonomiko larrian badaude, diru-sarrerak txikiagotu zaizkielako edo Gizarte Segurantzak estaltzen ez dituen gastu bereziei aurre egin behar dietelako, aukeran dituzte prestazio bereziak.

Autonomoa zara? Kalkulatu zure kuota

Jakin ezazu eskura duzula Autonomoen Kuoten Kalkulatzaileaeguneratu da, sartu eskatutako datuak, estaldura bakoitzerako kuota zehatza eta zerbitzuak zeintzuk izango diren jakiteko.

Bazkidetu FREMAPen

Nahi al duzu FREMAP zure Lan-istripuen Mutua izatea? Bai enpresarentzat, bai langile guztientzat, benetan mesedegarria izango da FREMAPen bazkide egitea.

Eskura jarriko dizkizugu behar dituzun agiri guztiak eta tramiteetan lagunduko dizugu: FREMAPen bazkide egitea.

Ekintzaileentzako informazio gehiago

​​​​​​​​