Enpresak

Osasunaren osoko programa

Orrialdearen edukia

FREMAPen, beti gure enpresekiko konpromisoa gain hartzen dugunez, Lan Absentismoa Kudeatzeko Arloa sortu da, absentismo medikoaren kudeaketari balio erantsia eskaintzeko, eta langileen osasuna hobetzeko nahiak betetzeko helburuarekin. Hori guztia, produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko, absentismoa ondo kudeatzea funtsezkotzat jotzen duen enpresa esparru batean.

FREMAP enpresekin lankidetzan aritzen da absentismoa eragiten duten kausak sakonago ezagutzeko eta kontuan hartuta aldi baterako ezintasuna kausa nagusia dela, enpresekin batera erakunde bakoitzari pertsonalizatutako jarduera programa bat garatzen da.

Hori guztia, diziplina anitzeko talde baten lankidetzarekin, prebentzio teknikariek, sendagileek, erizainek, fisioterapeutek, gizarte langileek eta FREMAPeko kudeatzaile bakarrak osatuta.

Osasunaren osoko programak ikuspegi hirukoitza dauka:

Absentismoaren ondorioak

Lan absentismo medikoaz hitz egiten dugunean, absentismoaren ondorioak bitan sailkatuko ditugu.

    • Langileen osasunerako ondorioak.
    • Izaera ekonomikoko ondorioak.

Zuzeneko kostuak

Absentismoak enpresetarako kostuetan eragina du, baina ez bakarrik zuzeneko kostuetan, honako hauek izanik:

    • Kontingentzia profesionaleko baja egunaren kostua.
    • Aldi baterako ezintasunaren prestazioak: kontingentzia arruntean, baja medikoaren 4 eta 15. egunaren bitartean.
    • Gizarte Segurantzarako kotizazioak: ABE egoeretan, bere horretan mantentzen da enpresak kotizatzeko duen obligazioa (kontratua iraungi izan ezik) - gehienez 545 egunetara arte.
    • Osagarri boluntarioak: Enpresak beste zuzeneko kostu bat eduki dezake ere, bere hitzarmen kolektiboak ABEko osagarri boluntarioa ezarri badu.

Zeharkako kostuak

baita zeharkako kostuak ere: Ordezkapen kostuak, aukera kostuak, oporrak berandutzearen kostuak, produktibitate kostuak, pizgarri ekonomikoen galera, aparteko orduen kostuak, laneko giroak okerrera jotzea.

Nahitaezkoa da bi kostuak neurtzea, bai produktibitatean nola eragiten duten jakiteko, eta bai enpresak aurre egin beharreko benetako kostua ezagutzeko eta era horretan, gastu hori murrizteko zenbat inbertitu beharko lukeen zehazteko.

FREMAPetik enpresen eskura jarri dizkio kontingentzia arruntek eta profesionalek eragindako absentismo medikoak sortzen dituen kostu zuzenak kalkulatzeko txostenak eta zeharkako kostuak balioesteko txostenak.

Absentismoaren Txostenen adibideapdf formatuanEsteka hau leiho berri batean irekiko da

Kalkulatu absentismoaren zure kostuak

​​​​