Enpresak

Zure enpresan prebenitzen dugu

Orrialdearen edukia

FREMAPek, langileen osasunari egindako erabateko arretan, bikaintasuna lortzeko konpromisoa hartzen du bere gain. Horregatik, Laneko Arriskuen Prebentzioa funtsezko jardunbidetzat jotzen du, elkartutako enpresen segurtasun eta osasun maila hobetu eta ezbehar-tasak txikiagotu ahal izateko.

Zer egiten dugu?

  • Ahalmen produktiboa ziurtatzeko funtsezko balioetako bat bermatu egiten dugu: langileen segurtasuna eta osasuna.
  • Galeren kontrola erraztu, eta sistema produktiboen eraginkortasuna hobetzen lagundu egiten dugu.
  • Enpresei Gizarte Segurantzako kotizazioetan pizgarri ekonomikoak eskuratzen laguntzen diegu (BONUSa, 404/2010 ED).
  • Langilearen ongizatea eta lasaitasuna ziurtatzen dugu, lan-baldintza osasungarri eta seguruak bermatuta.

Nola egiten dugu?

  • Enpresari prebentzioa bere jardunean integratzen laguntzen diogu:
    • Prebentziozko jarduera bere gain hartzen duten zuzendari, teknikari eta arduradunei gaiari buruzko ezagutzak eguneratzen laguntzen diegu.
    • Prebentzioaren kultura enpresan zabaltzeko eta langileak bere garrantziaz jabearazteko, argitalpen sorta eta jarduera anitz eskaintzen ditugu.
  • Ezbehar-tasa kontrolatzearen alde egiten dugu:
    • Laneko istripu eta gaixotasun profesionalen bilakaeraren berri ematen dugu.
    • Gertatutako ezbeharren alderdi nabarmenenak behatu eta aztertzen ditugu.
    • Jazotako istripuen eta gaixotasun profesionalen kausak kontrolatzeko neurriak proposatzen ditugu.
  • Informazio eguneratua ematen dugu ondoko hauen inguruan:
    • Laneko arriskuen prebentzioaren arloko berriak, legeari eta baliabide teknikoei dagokienez.
    • Prebentzioaren jardunbide egokiak, sor litezkeen arazo zehatzekin lotuta.
  • Ikerketa eta azterketa proiektuak garatzen ditugu, hartara emaitza hauek lortzeko:
    • Gertatutako istripuak eta detektatutako gaixotasunak oinarri hartuta, arrisku gehien sortzen duten prozesu eta jarduerak zeintzuk diren jakitea.
    • Lanerako prozedurak eraz diseinatzea eta prebentziorako jardunbide egokiak taxuz lantzea, prozesu eta jarduerotan ezbehar-tasa gutxitze aldera.

Prebentzioarekin konprometituak

FREMAPek, prebentzioak duen garrantziaren jakitun, tinko eusten dio konpromiso horri. Horren erakusgarri da, izan ere, urte askoren buruan hainbat instituziorekin egin dugun elkarlana; beti ere, laneko arriskuen prebentzioa sustatzeko xedearekin sortutako jarduera sorta zabal baten bitartez:

  • Hitzaldi andana eskainiz, hainbat biltzar, jardunaldi tekniko eta lantegitan parte hartu du FREMAPek; unibertsitateek, fundazioek, administrazioek, enpresaburuen elkarteek, merkataritza ganberek zein beste erakunde batzuek antolatutakoetan.
  • Prebentzioa hizpide edo langai duten euskarrietan artikulu tekniko asko argitaratu ditu.
  • Segurtasun batzordeekin eta erakundeekin elkarlanean dihardu, betiere, arloko arauak egin eta finkatzeko.