Enpresak

Haurdunaldiko arriskua eta Edoskitze naturaleko arriskua

Orrialdearen edukia

Egoera

Langileak haurdun dagoela adierazten du, eta, bere ustez, lanpostuaren baldintzek bere osasunari edo fetuari kalte egin diezaiokete.

Lehenengo jarri FREMAPekin harremanetan egoera balioesteko

FREMAPeko kudeatzaile pertsonalak azalduko dizu jarraian zer egin behar duzun:

  • Zure enpresako langileak haurdunaldiko arriskuaren mediku-azterketa FREMAPi eskatu beharko dio, ondoko agiriaren bidez: Inprimakia (Osasun Ziurtagiri Eskabidea) pdf formatuanEsteka hau leiho berri batean irekiko da.
  • Kontsultan, FREMAPeko medikuak langilea bera eta emandako dokumentuak aztertuko ditu.
  • Hala behar duenean, medikuak haurdunaldiko arriskua aitortzen duen ziurtagiria igorriko du.

FREMAPek osasun-ziurtagiria igorri duenean

  • Langilearen lan-baldintzak egokitu behar dituzu, lan egiteak kalterik edo arriskurik ekar ez diezaion.
  • Ezinezkoa bada, alda iezaiozu lanpostua.

Azken buruan, aurreko neurrietako bat bera ere hartzerik ez dagoenean, diru-prestazioa eska dezala proposa diezaiokezu langileari.

Prestazioa eskatzea

FREMAPeko kudeatzaile pertsonalak azalduko dizu zer pauso eman behar duzun ondoren:

  • Zure langileak FREMAPi diru-prestazioa eskatuko dio, ondoko agiria aurkeztuta: Inprimakia (Diru-prestazioaren eskabidea) pdf formatuanEsteka hau leiho berri batean irekiko da.
  • FREMAPek diru-prestazioa jasotzeko eskubide hori onartuko dio langileari lan-kontratua geldieran uzten diozun egunetik aurrera.

Haurdunaldiko eta edoskitze naturala bitarteko arriskua: Gehiago jakin

Honi buruzko informazio gehigarria dugu: FREMAPek ematen duen estaldura haurdunaldian eta edoskitze naturalak iraun bitartean arriskua dagoen kasuetarako.

PDF dokumentuen inguruko informazioa: PDF artxiboak zuzenki ikusi ahal izateko beharrezko ada programa instalatuta izatea Acrobat Reader Esteka leiho berri batean irekiko da Adoberena.

​​​​​