Enpresak

Osasun-laguntza atzerrian

Orrialdearen edukia

Jarraian, enpresa batek langile bati atzerrira joanaraztean eman beharreko pausoak zehazten dira.

Beharrezko dokumentuak webeko inprimakien atalean ere deskargatu daitezke.

Prozeduraren gaineko zalantzarik izanez gero, Jarri harremanetan FREMAPekin , esteka honetan sakatuta, edo FREMAP Laguntzaren zenbakira deituta:

+34 915 811 809

Izapideak

Europar Batasuneko herrialdeak (EB), Europako Esparru Ekonomikoa eta Suitza:

  1. FREMAPi elkartutako enpresak edo langileak TA.300 inprimakia izapidetu beharko du, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren edozein bulegotan.

  2. Enpresak edo langileak Europako Osasun Txartela eskatu beharko du. Horretarako, GSIN - Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalera jo beharko du, arretarako eta argibideetarako edozein bulegora. Agiria berehala ematen dute, eskatzailea identifikatu orduko.

    EB: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Zipre, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Errumania eta Suedia.

    EEE: Islandia, Liechtenstein eta Norvegia.

    Suitza: Europar Batasuneko herritar diren langileentzat baino ez.

Europatik KANPOKO herrialdeak, Aldebiko hitzarmena sinatuta dutenak:

  1. FREMAPi elkartutako enpresak edo langileak, erbesteratu aurretik, TA.300 inprimakia izapidetu beharko du, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren edozein bulegotan, bai eta xede herrialdeari dagokion inprimakia ere, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren aurrean.

    Andorra, Argentina, Australia, Brasil, Kanada, Txile, Kolonbia, Ekuador, AEB, Filipinak, Maroko, Mexiko, Paraguai, Peru, Dominikar Errepublika, Errusia, Tunisia, Turkia, Ukraina, Uruguai eta Venezuela.

  2. Gertakizun arruntei dagokien estalduradun aseguru pribatu bat hitzartzen duen enpresari/langileari gomendatzen zaio. Honek osasun-laguntzaren kostua bere gain hartuko du Mutuaren aldetik itzulketa aukerarik ez dagoen kasuetarako.

Lekualdatuentzako dokumentazioaren deskarga taula
Dokumentua Formatua Hizkuntza Tamaina
TA.300 Langile Lekualdatutakoak. Gizarte Segurantza Aplikagarriaren Legeriaren Inguruko informazio eskaera pdf formatuan

Deskargatu dokumentua PDF formatuan hizkuntzaka:

TA.300 gaztelaniaz TA.300 katalanez TA.300 euskeraz TA.300 galizieraz TA.300 valentzieraz
253 KB
Lekualdatutako langileen inprimakiak html orrialdea kanpokoa

Hizkuntzaka lekualdatutako langileen inguruko informazioa ikusteko Gizarte Segurantzaren webeko leiho berri baten esteka:

Lekuz aldarazitako langileen inprimakiak gaztelaniaz Lekuz aldarazitako langileen inprimakiak katalanez Lekuz aldarazitako langileen inprimakiak euskeraz Lekuz aldarazitako langileen inprimakiak galizieraz Lekuz aldarazitako langileen inprimakiak valentzieraz
253 KB

Osasun-laguntza atzerrian

  1. Ondokoen herrialde kideak, EB eta EEE, Suitza edo osasun-laguntzaren aldebiko hitzarmenarekin (Andorra, Brasil, Txile, Maroko, Peru eta Tunisia):

    Hona hemen langile batek egin behar duena, herrialde horietan laneko istripua izan eta larrialdiko osasun-asistentziaren beharrean badago:

    • Osasun zentro publiko batera joan.
    • Europako Osasun Txartela erakutsi (EOT).

    Baldintza horiek bete baditu, langileak ez du jasotako asistentziarengatik ezer ordaindu beharko. Egin dioten arretarengatiko faktura kudeatzeaz eskudun diren erakundeak arduratuko dira; esaterako, GSIN , Espainiaren kasuan.

    Hona hemen gerta daitezkeen egoerak:

    • Langileak, zentro publikora helduta, ez du osasun txartela aurkezten: Halakoetan, langileak edo enpresak faktura ordainduko du, eta gero, FREMAPek dirua itzuli ahal izango dio; betiere, bidezko diren agiriak kudeatzaileari aurkeztu ondoren.
    • Langileak, zentro pribatu batera helduta, osasun txartela aurkezten du: Kasu horretan, langileak edo enpresak asistentzia zerbitzua ordainduko dute, eta ez dute dirua atzera jasotzeko aukerarik izango. Bizitza arriskuan jartzen deneko larrialdi-kasuak salbuetsita egongo dira.
    • Langileak, zentro pribatu batera helduta, ez du osasun txartela aurkezten: Kasu horretan, langileak edo enpresak asistentzia zerbitzua ordainduko dute, eta ez dute dirua atzera jasotzeko aukerarik izango. Bizitza arriskuan jartzen deneko larrialdi-kasuak salbuetsita egongo dira.
  2. Inklusiorik gabeko aldebiko osasun-laguntza hitzarmena duten herrialdeak (Argentina, Australia, Kanada, Kolonbia, AEB, Filipina, Japon, Maroko, (herritartasun honen langileak izan ezik) Mexiko, Paraguai, Dominikar Errepublika, Errusia, Tunisia (Tunisiako herritartasunaren langileak izan ezik); Turkia; Ukraina, Uruguai eta Venezuela).

    Herrialde horietan laneko istripua izan duen langileak jarraian azaldutakoa egin beharko du larrialdiko osasun-asistentzia behar badu:

    • Zentro publiko batera joan.
    • Jasotako osasun-asistentzia ordaindu.
    • Ondoren, osasun-asistentzia jaso duela egiaztatzen duten agiriak aurkeztuta, Mutuari ordaindutakoa itzultzeko eskatu ahal izango dio.

    Prozeduraren gaineko zalantzarik izanez gero, Jarri harremanetan FREMAPekin , esteka honetan sakatuta, edo FREMAP Laguntzaren zenbakira deituta:

    +34 915 811 809

Osasun arrazoiengatiko aberriratzea

Osasun arrazoiengatiko aberriratzea FREMAPeko mediku-taldeak beharrezkotzat jotzen duenean soilik egingo da. Eginez gero, FREMAPek hartuko du bere gain aberriratzearen kostu osoa.

Mutuaren medikuen esku egongo da, betiere, osasun arrazoiengatiko aberriratzea egiteko erabiliko den garraiobidea eta lekualdatzea egiteko unea erabakitzea.

Prozeduraren gaineko zalantzarik izanez gero, Jarri harremanetan FREMAPekin , esteka honetan sakatuta, edo FREMAP Laguntzaren zenbakira deituta:

+34 915 811 809

Ohiko Galderak

  • Istripua izan duen langilearen senitartekoen gastuak (aberriratzean lagunduko diotenenak) barne sartzen al dira?

    EZ. Kasu horietarako, senitartekoari azalduko zaio faktura guztiak gorde behar dituela, gerora tramitatzailearen aurrean aurkezteko. Bidezkoa bada, hark FREMAPen prestazio berezien funtsari aurkeztuko dizkio.

  • Larrialdikoak ez diren osasun-asistentziak barne sartzen al dira?

    BESTERIK EZEAN, EZ; istripua izan duen langileak gastu guztien faktura gorde beharko du, gerora tramitatzaileari aurkezteko. Edonola ere, Zerbitzuaren arduradunak eta tramitatzaileak kasuan kasuko balorazioa egingo dute, eta asistentzia estaltzea zilegi den edo ez ebatziko dute.

  • Osasun-zerbitzuetako hegazkinean, istripua izan duenaren senitarteko batek joaterik ba al du?

    Aberriratzea kudeatzen duen hegazkin-konpainiari berari egokituko zaio hori onartzea edo ez. Oro har, halako zerbitzuetarako erabiltzen diren hegazkinen ezaugarriak direla-eta, ez da gomendagarria senitartekoek istripua izandakoarekin bertan bidaiatzea.

  • Langilea medikuaren baja hartuta dagoen arren, aberriratzea justifikatzen duen irizpide medikorik ez badago, zilegi al da osasun arrazoiengatiko aberriratzea egitea?

    Langileak asistentzia atzerrian jaso ahal badu, eta mutuaren medikuak aberriratzea justifikatzen duen arrazoirik ez dagoela uste badu, ez da egingo.

PDF dokumentuen inguruko informazioa: PDF artxiboak zuzenki ikusi ahal izateko beharrezko ada programa instalatuta izatea Acrobat Reader Esteka leiho berri batean irekiko da Adoberena.