Funtzio erabilgarriak

Delt@

Orrialdearen edukia

Delta komunikazio sistema orokorra da, lan-istripuak jakinarazteko eta kudeatzeko balio duena eta Enpresentzat edo bere kontura ari diren langileentzat sortu dena (lan-istripuen estaldura berariazkoa kontratatuta duten autonomoentzat). Deltari esker, informazioa bizkorrago banatzen da prozesuan parte hartzen dutenen artean, eta, hori ez ezik, datuak grabatzearen eta kudeatzearen kostuak murrizten dira eta komunikazioa errazten da. Jakina, hori guztia, baliatutako dokumentuen informazioa isilpean gorderik egiten da. Gainera, enpresek edo bere kontura ari diren langileek, bere kabuz erabil dezakete sistema, edo nahiago badute, horren kudeaketa baimendutako ordezkarien esku utz dezakete: hala nola, Erakunde Kudeatzaileak (GSIN - Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala, IGI - Itsasoko Gizarte Institutua), Entitate Laguntzaileak (Lan-istripuen Mutuak, Entitate Laguntzaileak) eta Lan Arloko Agintaritzak (probintzia mailako lan arloko agintaritza eskudunak).

Istripua izan duten langileen Aitorpen Elektronikoa​​